Altsasuk Kultura planaren parte-hartze bileretako bat hartuko du

Guaixe 2016ko ira. 5a, 19:29

Hilaren 28an, asteazkenean, izanen da Iortia kultur gunean, 17:00etatik 19:00etara.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak bere 2016-2019 planaren parte hartze  fasearen bigarren fasea martxan jarriko du irailean. Asmoa kultura plan parte-hartzailea eta plurala sortzea da. Nafarren eta sektore artistikoen beharrak eta premiak jaso nahi dituzte. Horretarako eskualdekako informazio eta kontsulta saioak eginen ditu irailaren 19tik lastailaren 3ra bitartean. Altsasun hilaren 28an izanen dira, asteazken arratsaldez.

Sektoreko eragileak bildu zituzten bilerak maiatzaren 15 eta garagarzaroaren 15 artean egin ziren. Lastailaren  3tik 14ra araudia, planifikazioa, kudeaketa eta irisgarritasuna-ikusgarritasuna gaiak landuko dituzte. Jasotako guztiarekin aurreneko txostena osatuko da, Nafarroako Gobernuaren gobernu irekia web orrian eskuratu ahalko dena. Azaroan beste informazio bilera errondari ekinen diote.

participacioncultura@navarra.es
Kontsultak egin edo ekarpenetarako e-posta helbide horretara zuzendu daiteke. Sortuko diren agiri guztiak Gobernu Irekia web orrian kontsulta daitezke.