Guadalupeko Amak elkartuta

Guaixe 2016ko ira. 6a, 09:02

Irrintziak, dantzak, kantak, jakiak... giro ederra Altsasuko San Juan baselizan Extremadurako patroiaren eguna ospatzeko.

La Encina Extremadurako kultur elkarteak erkidegoko ospakizuna ostegunetik larunbatera aurreratu zuen. Hainbat izan ziren La Encinak san Juan ermitan antolatutako meza abestuan elkartu zituen altsasuarrak. Elkartekideek neguan egindako txerriki produktuak dastatzeko aukera izan zuten elizkizunaren ondoren. Ondoren, egoitzan, giro ederrean 65 pertsona bazkaltzera elkartu ziren. Elkarteko zuzendaritzako kideek gogorarazi dutenez, La Encinako bazkide egiteko aukera dagoela. Sarrera kuotarik ez da ordaindu behar eta hilero 50 euro ordaindu behar dira.