Iñigo Zabalok Basket Navarran jarraituko du

Guaixe 2016ko ira. 7a, 11:57

Zilarrezko mailan lehiatuko da Nafarroako taldean

Basket Navarra taldeak 2016/2017 denboraldia prestatzen jarraitzen du. Aurreko urtean Urrezko mailan aritu ondoren, orain Zilarrezko ligan lehiatuko da saskibaloiko talde nafar onena. Taldeak bertako jokalarien apustua sendotu nahi du. Horren isla da Iñigo Zabalo altsasuarrak –20 urte, 1,85 m– taldean bigarren denboraldia egitea. Altsasu Saskibaloi Taldean trebatu zen Zabalo, eta gero San Cernin eta FNB Ardoi taldeetan ibili zen. Ardoin zebilenean Basket Navarran hainbatetan parte hartzen hasi zen. Aurreko denboraldian, LEB Urrezko mailan, 18 partidatan izan zituen minutuak Zabalok. Egun Joaquin Pradoren aginduetara dago, bere ibilbidean behar bezala aurrera egiteko.