Festan sexu erasoek tokirik ez dute

Guaixe 2016ko ira. 13a, 12:34

Altsasuko mugimendu feministako kideek festen atarian adierazi dutenez, “festetan iraintzen ez gaituen modura dantzatu, aske izan eta ongi pasatu nahi dugu. Horregatik, giro polita eta osasuntsua sortzea izanen da gure aurtengo erronka. Inolako jarrera matxistarik gabeko jaiak nahi ditugulako”. Mugimendu feminista altsasuarreko kideek erasotzaileei ere zuzendu zaizkie: “ez ditugu, ez baboseoak, ez bortxaketak eta ukituak onartuko. Erasoen aurrean erantzun sendoa, kolektiboa eta konbatiboa izango dugula argi izan dezaten.”