Basket Navarrak lagunarteko partida jokatu zuen atzo Altsasun

Guaixe 2016ko ira. 14a, 10:41

Sammic Iraurgi taldeak lortu zuen garaipena (62 eta 73)

Iñigo Zabalo saskibaloi jokalari altsasuarraren taldeak, Basket Navarrak, aurredenboraldiko lehen lagunarteko partida jokatu zuen atzo Altsasuko Zelandi kiroldegian. Zilarrezko LEB mailan ariko diren bi taldeen arteko partida izan zen atzokoa, Basket Navarrak Sammic Iraurgi taldea hartu baitzuen. Bi altsasuar aritu ziren Basket Navarrarekin: Iñigo Zabalo jokalaria eta David Crespo prestatzailea. Nahiz eta markagailuak gorabehera asko izan, Sammic Iraurgi taldea nagusitu zitzaion Basket Navarrari (62 eta 73). Erritmo falta nabaritu zitzaion Basket Navarrari, lagunarteko partida gehiago jokatu dituen Sammic Iraurgi taldearen aurrean. Zelandin bildu ziren zaleek partida oso entretenigarriaz gozatzeko aukera izan zuten.