Batzokia, atzera ere, ikurrinik gabe

Guaixe 2016ko ira. 15a, 16:22

Batzokiak gaur ez du ikurrinik. Bakea kalean dagoen EAJren egoitzako masta apurtu eta ikurrina kendu zuten atzo, 20:00ak aldera. Jeltzaleek erasoa salatu dute. Batzokiko ikurrinaren kontra jotzen duten laugarren aldia da. Aurrenekoz 2013ko azaroan hasieran lapurtu zuten. Hurrengo lapurreta 2014ko irailean (festetan). Joan den urtean ere irailean gauza bera gertatu zen. Bestalde, ikurrina bat agertu da Zelai eta San Juan kaleen bidegurutzean hutsik zegoen mastan. Besteetan Altsasuko eta Nafarroako banderak daude.