Festen oroigarri dibertigarria izateko Altsasuko Udalak photocall-a prestatu du. Familiari zuzendutako ekitaldietan egonen da buruhandi batek izutzen duen pertsonen irudia. Haien aurpegiak hutsik daude eta lau altsasuarrek edo bisitariek euren aurpegiak jarri diezaiokete irudiari. Argazkia egin eta festetako oroigarri berezia izanen dute. Gainera, argazkia sare sozialen bidez @iortia etiketarekin zabaltzen dutenek saria izan dezakete. Izan ere, Altsasuko Udaleko Kultura Zerbitzuak irailean izanen diren zinema emanaldietarako 10 sarrera bikoitz zozketatuko baititu. Zinema sasoia heldu den ostegunean hasiko da.