Eskolarteko txirrindularitza proba Altsasun

Guaixe 2016ko ira. 16a, 11:38

Larunbatean, 17:00etan, Zumalakarregi plazan

Ostegunean afizionatuen txirrindularitza proba jokatu zen Altsasuko festetan eta larunbatean txikienek hartuko dute lekukoa. Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta, eskolarteko txirrindularitza proba egongo da jokoan, 17:00etatik aurrera, Zumalakarregi plazan eta inguruetan. Ginkana eta lasterketak izanen dituzte aurrez aurre kategoria txikietatik hasita haurren mailaraino.