Altsasuko eskolarteko txirrindularitza proba bertan behera

Guaixe 2016ko ira. 19a, 13:20

Larunbatean jokatzekoa zen baina euriarengatik proba atzeratzea erabaki zuen Burunda Txirrindularitza Klubak

Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta, Altsasuko festen barruan larunbatean eskolarteko txirrindularitza proba zegoen antolatuta, 17:00etatik aurrera, Zumalakarregi plazan eta inguruetan. Baina euriarengatik eta eguraldi kaxkarrarengatik lasterketa bertan behera utzi eta, eguraldiak laguntzen badu, beste aste bat atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek, Burunda Txirrindularitza Klubekoek. Hortaz, eguraldiak laguntzen badu, larunbatean, irailaren 24an jokatuko da lasterketa, Altsasun. Ginkana eta lasterketak izanen dituzte aurrez aurre maila txikietako txirrindulariek.