Mahaiak eta aulkiak erosiko dira

Guaixe 2016ko ira. 22a, 17:30

Horixe erabaki zuten festetako herri bazkarian parte hartu zuten 800 bazkaltiarren erdiek baino gehiagok, Altsasuko herria herri bazkarietarako mahaiez eta aulkiz hornitzea. Izan ere, larunbateko bazkariko materiala Lakuntza, Urdiain edo Olatzagutiatik etorri baitzen. Antolatzaileek herri bazkarian bertan jakinarazi zuten bozketaren emaitza. Herri bazkariko antolatzaileek kontuak itxi eta balorazio bileraren ondoren argibide gehiago emanen dituztela jakinarazi dute.