Udalak web orria berritu du

Guaixe 2016ko ira. 22a, 11:33

Udalaren web berrituaren irudi berria.

Joan den asteaz geroztik Altsasuko Udalak web berritua du. www.alsasua.net ataria orain “askoz ere interaktiboagoa eta irisgarriagoa da. Izan ere, informatika sistemez arduratzen den Animsako enpresa publikoko kide garen udalen artean jatorrizko web orria zuen bakarretako bat zen Altsasu”, azaldu du Javier Ollo Martinezek. Alkateak gaineratu duenez, aurreko web orrian “udal informazioa zabaltzeko ez zituen ez udalaren ezta altsasuarren premiak asetzen”.

Ollok nabarmendu duenez, web orri berrituaren atal nabarmenetako bat Alkateak erantzuten du izenekoa da. “Haren bidez erabiltzaileek euren galderak edo kexak egin ditzakete eta alkateak zuzenean erantzunen ditu”. Alkateak aukera berria “udal jardunean gakoa den gardentasunean sakontzen duen interakzio tresna da”. Ollok, bestalde, nabarmendu du web orriaren azalean berriak modu erakargarriagoan ikus daitezkeela orain.