Ekografoa osasun etxean urte akaberarako

Guaixe 2016ko ira. 24a, 10:20

Fernando Dominguez

Osasun Departamentuak ekografoak jartzeko aukeratutako zortzi osasun-etxeetako bat da Altsasukoa. Fernando Dominguez kontseilariak jakinarazi du urte akaberatik aurrera ekografiak egiteko aukera izanen dela. Osasunbideako buruak azaldu duenez, “lehen mailako arreta indartu” nahi da, “profesionalen erabakiak hartzeko gaitasuna hobetuz eta pazienteen irisgarritasuna hobetuz”.

Ekografoak jarri aurretik Osasunbideak prestakuntza-ikastaroa eskainiko du, honako helburuekin: familiako medikuek beharrezkoa den trebezia eskuratzea ekografia klinikoaren erabileran, eta jardunbide horren erabilera lehen mailako arretan pixkanaka zabalduko duen kultura bat sortzea; hala, ekografia batekin abdomen aldean eta gihar nahiz eskeletoan lesio ohikoenak identifikatu ahalko dira.

Abantailak
Ekografia klinikoa azterketaren arazo zehatzerako da. Profesionalei tresna bat ematea da kontua eta, hari esker, barne-egiturak ikusi, neurtu eta ebaluatu daitezke, segurtasuna handituz eta erabakiak hartzeko gaitasuna hobetuz. Horrenbestez, pazienteek lehen mailako arretan izandako aurkikuntza ekografikoak baliatu ahalko dituzte diagnostikoaren prozesua nahiz prozesu terapeutikoa azkartzeko hala behar duten pazienteen kasuan.

8.704 ekografia
Garagarrila bitartean Nafarroan egin diren ekografiak, joan den urtean garai berean baino %14 gehiago.