Institutuak logotipo berria du

Guaixe 2016ko ira. 23a, 11:20

Altsasuko institutuak lehenik izena aldatu zuen. Aurreko ikasturtean Aralarko Mikel Donea I institutua izatetik Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI) izatera pasa zen. Izen aldaketak berarekin irudi aldaketa eskatzen zuen, ikasturte berriarekin mustu dutena. Horretarako, logotipoa aukeratzeko prozedura martxan jarri zuten. Ikastetxeko eta kanpoko proposamen ugari jaso zituzten.

Jose Ramon Anda eskultoreak, Olatz Aldasoro diseinatzaileak, plastika irakasle batek eta klaustrokide batek osatutako epaimahaiak guztiak aztertu eta, azkenean, Nerea Larraza ikasleak proposatutakoa aukeratu zuen. Lan hartan oinarrituta, moldaketa batzuk eginda, institutuaren logotipo berria sortu zen. Irurdian A maiuskula baten moduan zeharka zabalik dagoen liburu bat dago, orri batzuk mugituak dituenak.