Gobernuaren kultura planaz bilera

Guaixe 2016ko ira. 28a, 09:33

Gaur, izanen da Iortia kultur gunean, 17:00etatik 19:00etara.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak plan parte-hartzailea eta plurala sortu nahi du. 2016-2019 aldirako izanen da plan hori. Hura egiteko bigarren fasea martxan da eta eskualdekako informazio eta kontsulta saioak egiten hasi dira. Haien bidez nafarren arte-sektoreen beharrak eta premiak jaso nahi dituzte. Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia web orrian dago orain arte sortutako agiria.

Interesatuak Altsasun asteazkenean eginen den bilerara gonbidatuta daude. Kontsultak egin edo ekarpenetarako participacioncultura@navarra.es e-posta helbidera zuzendu daiteke.