Musikari japoniarrak gaztetxean

Guaixe 2016ko ira. 23a, 12:13

Domekan, 19:00etan, Altsasuko gaztetxean.

The Rodeos talde japoniarra Euskal Herrian barnako bira txikia abiatuko du gaur. Elorrio eta Tolosatik pasa ondoren, Altsasura iritsiko da domekan. Tokyon 2009an sortutako taldea Taiki Kikuchik (ahotsa eta gitarra akustikoa), Yohei Sakamoto (gitarra), Takanori Akiyama (banjoa), Masumi Fukuda (akordeoia), Hiroyuki Kitajima (baxua) eta Tarou Kitsuyu (bateria) osatzen dute.

Seikotearen musika mestizajea du abiapuntu. Euren musika koptelean gypsy musika, ska, Errusiako eta Irlandako Folka, punka eta rocka eta beste hainbat eragin sartu dituzte. Emaitza? Dantzarako ezin aproposagoa den protesta-musika. Zuzeneko bizia du The Rodeosek. Emanaldia Fuminn dj-ren saioarekin osatuko da.