Altsasu aurreratu zen, baina ez zuen partida eusten jakin

Guaixe 2016ko ira. 26a, 15:57

Erregional maila. 1. multzoa. 1. jardunaldia: Altsasu 1 – Amaya 2

Etxean, Dantzalekun, ekin zion Altsasuk erregional mailako 2016-2017 denboraldiari. Ongi hasi ziren gorritxoak eta bigarren minuturako Josebak gola sartu zion Amayari. Horrek hasieran partida kontrolatzera ahalbideratu zion Altsasuri. Baina bigarren zatian Amayak gora egin zuen gutxinaka, Altsasuk ez zuen horrenbeste baloi ukitzen eta Altsasuko atera gerturatu ziren bi alditan markagailuari buelta ematea lortu zuten Amayakoek, Javier eta Rauli esker 1 eta 2 aurreratuz. Altsasuk arrisku handia sortu zuen baina Amayakoek bikain defendatu zuten eta 3 puntuak Iruñera eraman zituzten.

Sailkapen orokorrean Lagunak da lider (3 puntu). Altsasu 8.a da, punturik gabe. Asteburuan Leitzan jokatuko du Altsasuk, Aurrera taldearen kontra.