Musikoterapia eta psikomotrizitatea, ez gaituendako

Guaixe 2016ko ira. 27a, 15:30

Urriaren 7a baino lehen eman behar da izena

Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak, Sakanako Ez Gaituen Elkartearen eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin, ez gaitasunen bat daukaten sakandarrendako musikoterapia eta psikomotrizitate jarduerak antolatu ditu. Maite Ulazia Mikeo begiralearen esanetara, hilabetean bitan ordu beteko saioa egingo da talde bakoitzarendako, goizeko 10:00etatik aurrera, Altsasun. Jarduera urrian hasi eta ekainera bitartean luzatuko da.

Izena ematea zabalik dago urriaren 7raino, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus). Ikasturte osoak 50 euroko balioa du, baina Milakolore elkarteko kideei elkarteak ordainduko die jarduera.