Txupinazo egunean, irailaren 14an, haurrei zapia ematen zitzaien ekitaldian ezin izan ginen egon. Beste egun batean joan ginen eske. Altsasuko Udalak eta bere Kultura Zerbitzuak ukatu egin digute zapia eta hartutako jarrerarekin minduta sentitzen naiz.
Gure semeak herriaren hain adierazgarri handia den zapia izateak ilusio handia egiten zigun. Haur altsasuarrak kanpo utzi ditzakeen irizpide zorrotza berraztertzea egokia litzatekeela uste dugu.