Hasi dira haur eskolako lanak

Guaixe 2016ko ira. 30a, 09:46

Navarro Villoslada eraikina udaleko haur eskola bihurtzeko lanak hasi dira. Arbeloa eraikuntza enpresako langileak enkofratuak egiten eta patioko zorua jasoz hasi dira lanean. Txirinbulo haur eskola berriak 1 eta 2 urteko umeendako unitatea, 2 eta 3 urteetakoendako unitatea, unitate mistoa, bularreko umeendako unitatea eta jangela izanen ditu. Lanek abenduko bigarren hamabostaldirako despeditu beharko ditu. Aurreikusitako lanen herena egina dago, baina lanak 2011tik geldi daude. Haien truke enpresak  424.000 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu.

Altsasuko haur eskola zazpi egoitzetan egon da orain arte. Joan den urteko irailaren 3an Zelandi eskolaren sarreran zeuden modulu prefabrikatuak su hartu eta eskola erabat suntsituta gelditu zen. Ordutik, Intxostiapunta gazte gunearen beheko solairuan dago. Lanetarako Hezkuntza Departamentuak  250.000 euroko diru-laguntza eman dio udalari. Suteagatik aseguru etxetik jasotakoaren  285.270 euro lan horietara bideratu ditu.