Gernika filma euskaraz ikusteko aukera

Guaixe 2016ko urr. 6a, 10:46

Gaur, 19.00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrerak, 3 eurotan, txarteldegian eta www.iortiakultura.com web orrian eskuratu daitezke. Hurrengo bi emanaldiak gaztelaniaz izanen dira.

Altsasuko zinema karteldegiko hurrengo filma Euskal Herrian egindako bat izanen da, Gernika. Gaurkotasunezko film horren hiru emanaldietatik lehena, gaurkoa, euskaraz izanen da, gainontzekoak gaztelaniaz. Koldo Serrak zuzendutako filmak historia gertakari bat oinarri hartu du: Condor legio alemaniarrak eta Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek 1937ko apirilaren 26an Gernikaren aurka egindako bonbardaketa. Errepublikarren bulegoko zentsuratzaile Teresaren (Maria Valverde) eta Henry (James D'Arcy) kazetari amerikarraren arteko harremana du ardatz filmak, erasoaren aurreko eta ondorengo Gernikan girotutako maitasun istorioa. Aktoreen artean daude, besteak beste, Barbara Goenaga, Elena Irureta eta Jon Ariño.