Ludotekan ate irekiak

Guaixe 2016ko urr. 3a, 11:54

Ostegunean eta ostiralean, 17:00etatik 20:00etara.

Txantxari udal ludotekak astelehenetik maiatza akabera arte bere zerbitzua eskainiko du. Tokia eta zerbitzua nolakoak diren ezagutzeko udal ludotekak ate irekien jardunaldiak antoaltu ditu bi egunez, ostegunean eta ostiralean. Haur eta gurasoek udal zerbitzua bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen dute. Joxepi Marquinez ludotekariak, bestalde, jakinarazi du dagoeneko izena emateko epea zabalik dagoela. Bi jakinarazpen ere egin dizkigu. Batetik, behin izena eman eta ezeztatu nahi dutenek hilaren 21era arte egin dezakete, bestela izen emateko dirua ez da bueltatuko. Bestetik, familia bereko bi kide edo gehiago badaude bakoitzak 3 euroko deskontua izanen du (ez da dokumentaziorik aurkeztu behar).

Ordutegia         Prezioa Jaiotze data
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Astean behin Astean bitan  
17:00-18:30 17:00-18:30 15:00-17:00 17:00-18:30 17:00-18:30 25 47 2012-2009
  18:30-20:00 15:00-17:00 18:30-20:00 18:30-20:00 Kuota bakarra 5 2008-2004
18:30-20:00   17:00-18:30     Doan, helduak lagunduta 2016-2013