Altsasuk puntu bat ekarri zuen Leitzatik

Guaixe 2016ko urr. 3a, 15:44

Erregional maila. 2. jardunaldia. Aurrera 0 – Altsasu 0

Leitzan jokatutako partidan, lehen zatian bikain aritu ziren leitzarrak, baina Altsasuk ongi erantzun zuen. Bigarren zatian Altsasuk gehiago jokatu zuen eta leitzarrek, aldiz, luze jokatu zuten. Aurrerak gola egiteko aukera nabarmenak izan zituen baina Altsasuk euren asmo guztiak zapuztu zituen. Hortaz, puntu oso baliagarria ekarri zuten altsasuarrek Leitzatik.

Pamplona da erregional mailako lider berria (6 puntu). Altsasu 8.a da puntu batekin. Asteburuan Zizurko Ardoi taldea hartuko du Altsasuk Dantzalekun.