Eman izena onddo lasterketarako!

Guaixe 2016ko urr. 6a, 08:37

Urriaren 15ean, Altsasuko ferietan, 11:00etatik aurrera

Dantzaleku Sakanak atletismoa sustatzeko Onddo Lasterketa antolatu du Altsasuko ferietarako. Urriaren 15ean izanen da, larunbatarekin, goizeko 11:00etatik aurrera. 11:00etan maila txikiko lasterketak jokatuko dira, 11:30ean 14 urtetik gorako oinezkoendako ibilaldia, 6,5 km-koa, eta 12:00etan 14 urtetik gorako 6,5 km-ko lasterketa.

Onddo Lasterketa proba ez lehiakorra da eta ez da denborarik hartzen ez klasifikaziorik egiten. Helburua atletismoa sustatzea eta oinez edo korrikan, gure inguruneaz goiz pasa ederra egitea da. Oinezkoendako zirkuitu bat prestatuko du antolakuntzak eta korrikako probarako beste bat.

Josefina Arregui Klinikako Lagunen alde
14 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte inskripzioagatik eta bildutako diru guztia Josefina Arregui Klinikako Lagunak taldeari emango zaio, euren lanarekin jarraitu dezaten. Antolakuntzak kamiseta emango die 14 urtetik gorako probatan izena ematen dutenei, existentziak agortu arte. Internetez izena ematen dutenak izango dute preferentzia. Bukaeran makina bat produktu lote zozketatuko dira izena ematen dutenen artean.

Izena emateko
www.dantzalekusakana.com web orrian