Biziberritu zure energia fisikoa, mentala eta emozionala

Guaixe 2016ko urr. 7a, 13:21

Gixane Estetika Zentroko Gixane Santano eta Marian Marcotegui.

1. Noiz hasi zinen estetizista lanetan?
Altsasuko ileapaindegi batean 1997an eta handik bi urtera orain nagoen tokira lekualdatu nintzen, Zelai kalera.

2. Zentroan zer nolako lanak egiten dituzue?
Denetatik. Laser eta argizari depilazioa, elektrikoa, manikurak, garbiketak. Jendeak eskatutako guztia, gure esku dagoen bitartean.

3. Zenbat zaudete lanean zentroan?
Orain biak gaude. Nik hiru seme-alaba dauzkat eta lana eta nire bizitza bateratu beharra daukat.

4. Gixane, zuk estetika beste modu batez lantzen duzu ezta?
Bai, betiko estetika zerbitzuak eskaintzeaz gain, produktuak saltzen ditut, testatutako olio esentzialak eta orain emokosmetika edo kosmetika emozionala lantzen ari naiz.

5. Zer da emokosmetika?
Zentzumenei lotutako kosmetika da. Gure produktu naturalekin Chakren oreka bat lortzen da.

6. Nola lantzen da, adibideren bat?
Adibidez, ikusmena koloreen bitartez lantzen da, dela arroparen kolorea dela makillajea. Entzumena, hitz politak eta egokiak erabiliz, ukimena besarkaden beharrarekin eta usaimena produktu naturalen usaimenarekin, hauen eragina ez baita sudurrean soilik geratzen (kimikoak bai), usain natural hauek  sudurra zeharkatu eta barruraino sartzen dira eta beren gaitasunak aktibatzen dituzte.

7. Zer lortzen da?
Jendeak bakea sentitzen du, gorputz osoa lasaitasun egoera batean dagoela nabaritzen du. Orokorrean sentsazio oso positiboa lortzen da.

8. Nork eskatzen dizkizu horrelako zerbitzuak?
Hobeki bizi nahi duen jendeak, beste alternatiba bat bilatzen ari den jendeak eskatzen du. Triste dagoenak, banandu denak, arazo larri bat izan duenak eta besterik gabe emokosmetika zer den probatu nahi duenak.

9. Nola hasi zinen produktu hauekin lanean?
Emakume askorekin lan egiten dut eta konturatu nintzen adibidez, emakume asko ez daudela lodi, hazita baizik, likidoz gainezka. Bach Loreen tratamendua ezartzean edo Chakren oreka masajea aplikatzean, pertsona hori pixa egiten hasten da eta hantura hori gutxitzen da. Arrazoia, emozioek (stressa edo norbanakoarekin ondo sentitzea) gorputz osoa hankaz gora jartzen dutela. Erlaxatzean gorputzak hobeki erantzuten du.

10. Chakren orekarako zenbat saio gomendatzen dituzu?
Lehenik jendeari probatzeko esaten diot eta normalean 3 saiorekin nahikoa izaten da, norbanakoak bere gorputzeko energia hori igotzeko. Bestela, bezeroak eskatutakoari egokitzen naiz, Golden Piramide etxearekin eta etxerako ere Bach Loreak aholkatzen ditut, etxean ere landu behar izaten delako.

11. Nola laburbilduko zenuke egiten duzuen lana?
Naturak eskaintzen dizkigun baliabideen bitartez, pozik sentiarazi nahi zaitugu. Biziberritu zure energia fisikoa, mentala eta emozionala. Nahi duzuenerako hemen gaude: 948-563029/686203508 edo gixane@hotmail.com. Facebookaren eta WhatsApparen bitartez ere bai.