Solera fundazioak Josefina Arregi klinika lagundu du

Guaixe 2016ko urr. 8a, 10:35

Alzheimerraren nazioarteko egunean, irailaren 21ean, Solera fundazioko Borja Macaya Ripodas Josefina Arregi klinikan egon zen. Haren eskutik Juan Manuel Vicentek, kudeatzailea, eta Iosune Lopez de Goikoetxeak, gizarte langilea, klinikarako 3.000 euro jaso zituzten. Klinikako ordezkariek esker ona adierazi diete Solera fundazioko langileei, senideei, erabiltzaileei eta laguntzaileei: “haien ekarpen eskuzabalak Felipe Lecearen proiektua errealitate bihurtzen du”. Zehaztu dutenez, jasotakoa azpiegiturak hobetzeko eta osasun-materiala erosteko erabiliko da. Hala, erabiltzaile askok jarraitu ahalko du arreta psikogeriatrikorako zerbitzu anbulatorioa eskura izaten.

Macayak azaldu zuen donazioko dirua Solera fundazioak, AFAN elkarteak eta klinikak berak antolatutako Art.Alzheimer ekimenetik atera zela. Haren helburuan herritarrak gaixotasunaren inguruan sensibilizatzea eta nagusienen bizi-kalitatea hobetzeko proiektuei eta ekimenei laguntza ematea zen. Ideia eguneko zentroko erabiltzaile iruindar baten alabarena izan zen. Haren aita, Pepe Cachairo, margolaria da eta hainbat galeriatan erakusketak egin ditu. Iruñeko bigarren zabalguneko Solera fundazioko zentroko erabiltzailea zen eta Altsasutik ere pasa zen. Cachairok makina bat koadroko dohaintzan eman zituen. Haiek erakusketan jarri eta saldutakoa hiru erakunde antolatzaileen artean banatu dute.