Azken unean berdintzea lortu zuen Altsasuk

Guaixe 2016ko urr. 10a, 11:39

Erregional maila. 3. jardunaldia: Altsasu 3  – Ardoi 3

Dantzalekun jokatutako lehian, Ardoi indartsu hasi zen. Horrela, 3. minuturako aurreratu ziren Zizurkoak. Gutxinaka Altsasuk partidaren kontrola hartu zuen eta atsedenaldia baino lehen berdintzea lortu zuten, Josebak sartutako golari esker. Bigarren zatian ildo beretik jarraitu zuen partidak. Alvarok 1 eta 2 aurreratu zuen Ardoi, Raulek bina berdindu zuen eta atzera ere Zizurkoak aurreratu ziren, 2 eta 3.
Partida bukatzear zela Altsasuren aldeko penaltia seinalatu zuen arbitroak. Huts egin zuten altsasuarrek, baina jokaldi berean beste penalti bat seinalatu zuen arbitroak, Javik sartu zuena, hirunako berdinketa lortuz. Horrela, puntu bati eustea lortu zuen Altsasuk.

San Jorge da erregional mailako lehen multzoko liderra (7 puntu). Altsasu 8.a da, 2 punturekin. Asteburuan Barañainen jokatuko du Altsasuk, sailkapenean bigarrena den Lagunak taldearen kontra.