Bixente Mitxelena txapeldun

Guaixe 2016ko urr. 13a, 09:12

Nazioarteko erako Euskal Herriko Sega Txapelketa irabazi du

Guztira 19 segalari lehiatu ziren, igandean, nazioarteko erako Euskal Herriko Sega Txapelketako finaletan, Zaldibian. Gizonezkoetan Altsasun bizi den Bixente Mitxelena oiartzuarra izan zen onena, lan bikaina egin eta gero. Igor Esnaolak Mitxelena estutu zuen, baina azkenean Mitxelenak jantzi zuen txapela. Emakumezkoetan Maria Luisa Gabirondo beteranoa izan zen txapelduna.