Feria klikatuz

Guaixe 2016ko urr. 14a, 13:15

Igandean, 8:30etik 14:00etara, Altsasun argazki rallya.

Feriak gai hartuta, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak 31. aldiz argazki rallya antolatu du. Memoriadun txartela duten kamera digitalekin parte hartu daiteke rallyan, gehienez 70ek. Izena eman nahi dutenek antolatzaileen egoitzatik, Erkuden kalea 8 behea, pasa beharko dira 8:30etik 10:30era. Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte, 5 haurrek. Izen ematearekin batera parte-hartzaileek rallyko gaien berri jasoko dute. Sei gai izanen dira eta bakoitzetik bakarra aurkeztu beharko dute, izenburu eta guzti. Argazkilariek euren jardunean etena egin eta gosaldu nahi badute, 11:00etatik 12:00etara Zubeztia elkartetik pasatzeko aukera izanen dute. Joan den urtean bezala Altsasukoak Herriz Herri argazki rally ligako lehiaketan parte hartzeko aukera emanen du.

Arauak
Argazkiak kalitate goreneko jpg formatuan atera beharko dira. Parte-hartzaile bakoitzak kamara eta memoria txartel bakarra erabiliko du. Azken horiek rallyaren hasieran hutsik egon beharko dira. Kontroleko argazkiarekin 36 argazki onartuko dira. Goizean zehar argazkilariek irudiak borratzeko aukera izanen dute, ez, ordea, haiek manipulatzeko. Rallyak irauten duen bitartean ezin izanen da ordenagailurik erabili.

Eginen diren argazkiak rallyaren ordutegian eta Altsasuko udalerrian eginak izan behar dira. Lana despedituta argazkilariek irudiak 13:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko dituzte. Bestela, argazkiak etxean aukeratu eta altsasukoargazkiak@gmail.com e-posta bidez bidali daitezke lastailaren 23a baino lehen.

Erakusketa
Iortia kultur gunean azaroaren 18tik 27ra ikusgai izanen da. Leku berean irudiak proiektatuko eta sariak banatuko dira, 19an, 19:30ean.

Sariak    
  Helduen maila Haurren maila
1. bilduma onena 200 euro eta trofeoa Trofeoa eta oparia
2. bilduma onena 120 euro eta trofeoa Trofeoa eta oparia
3. bilduma onena 90 euro eta trofeoa Trofeoa eta oparia
Sailkatu gabeko bazkide onenarendako saria.
Feriak gaiko argazki onenarendako saria.