Sardiniako herri kantak Altsasun

Guaixe 2016ko urr. 14a, 14:21

Ferien egitarauaren barruan Sardiniako Orosei herriko Santu Jacu folk taldearen emanaldia iragarri da. Altsasun barna kantu jiran ariko dira Sardiniako kantuak abestuz. Makina bat kulturek arrastoa utzi dute Sardinian eta bateko eta besteko arrastoa gelditu da kantatzeko eran. Kantaera modu berezia dute: borobilean jarrita. Taldeko lau kide izanen dira kantuan Altsasun.

Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak antolatu du emanaldia. Haien eta Oroseiren arteko harremana 2008koa da. Altsasuarrak Mediterraneoko irlan kantuan izan ziren. Hurrengo urtean sardiniarrek euren ihotea nolakoa zen erakutsi zuten Altsasun. Gainera, 2014an, Oroseiko Cantores de Santa Maria abesbatzak Iortia kultur gunean kontzertua eman zuen.