Altsasuk galdu

Guaixe 2016ko urr. 17a, 13:05

Erregional maila. 4. jardunaldia: Lagunak 3 – Altsasu 2

Barañainen, partida entretenigarria eskaini zuten Lagunak eta Altsasu taldeek. Bi taldeak garaipena lortzen saiatu ziren. Patiok aurreratu zuen Altsasu, baina Garzesek berehala berdindu zuen. Atsedenaldia baino lehen bigarrena sartu zuen Lagunak taldeak eta bigarren zatia hasi eta berehala bina berdintzea lortu zuen Altsasuk, Josebak sartutako golari esker. Baina Lagunak behin eta berriz saiatu zen eta, azkenean, 66. minutuan hirugarrena sartu zuten, garaipenaren gola.

San Jorge da liderra (10 puntu). Altsasu bederatzigarrena da (2 puntu). Asteburuan punturik gabe azkena den Gazte Berriak taldearen kontra ariko da Altsasu.