Feria eguna

Guaixe 2016ko urr. 18a, 13:16

Jende ugari hurbildu zen domekan Altsasura feriak zirela eta. Askok erosketak egiteko baliatu zuten. Eta horretarako non aukeratu bazuten, 80 salmenta postu baino gehiago baitzeuden Gartzia Ximenez eta Foru plazaren inguruan. Berritasuna mikologia erakusketa izan zen, hiru urteren ondoren bueltan zena eta Labadero eraikineko gimnasioan egin zena. Altsasuko elkarteak 225 ziza jarri zituen ikusgai, baita basoan jasotako makina bat zabor, basora joatean hura jasotzeko eskatuz.


Zelai kalean zaldi azienda bildu zen bigarren urtez jarraian. 21 abeltzainen 55 buru 9 mailetan lehiatu ziren, joan den urtean baina bat gehiago hazitarako zaldien maila bitan banatu baizen. Guztira 2.540 euro banatu ziren saritan. Ez zen igande goizez herrian izan zen azienda bakarra, Ferialeku kalean behiak, piriniokoak gehien bat, astoak eta ardiak ikusgai izan ziren.

Sariak
5 urtetik gorako hazitarakoak  
1.    Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.
2.    Patxi Arraiza Mezkirizena, Uharte Arakil.
3.    Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.

3 eta 5 urte bitarteko hazitarakoak
1. Sat Gonzalez Percaz, Ziordia.
2. Juan Aldabarena, Satrustegi.

Behorrak pottoarekin
1.    Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
2.    Iñaki Larrea Percazena, Altsasu.
3.    Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.

Pottorik gabeko behorrak  
1.    Juan Aldabarena, Satrustegi.
2.    Patxi Agirrerena.
3.    Sat Gonzalez Percaz, Ziordia.

Bi urte bitarteko pottoak
1.    Juan Aldabarena, Satrustegi.
2.    SC Alba eta Alustizarena.

Bizpahiru urteko pottoak
1.    Jose Anjel Rekalderena.
2.    Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.

Bi urte bitarteko bihokak
1.    Jose Anjel Rekalderena.
2.    Jose Antonio Aldasororena.

Bizpahiru urteko bihokak
1.    Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
2.    Iñaki Larrea Percazena, Altsasu.

Altsasuko abere onena
Iñaki Larrea Percazena.