Oinez Erronkan Iñigo Aritza finalista

Guaixe 2016ko urr. 18a, 14:21

Nafarroa Oinezen barruan urtetik urtera tokia egiten ari da ikastoletako taldeen artean jokatzen den Erronka. Ginkana horretan izena ematen duten taldeek lau proba gainditu behar zituzten: mahatsa zapaldu, fardoak garraiatu, orientazio proba, gurpilak mugitu, sagardo kutxekin dorrea egin eta tirolina erraldoian bukatuz. 14 ikastoletako 12 taldek eman zuten izena. Finalera hiru pasatu ziren, Iñigo Aritzakoa tartean. Baina saria Baztan ikastolak eskuratu zuen bigarren urtez jarraian, Altsasun egoitza duen ikastolako taldea 3. izan zen. Hori bai, sustapen bideo onenaren saria eskuratu zuen.