Arte azoka, zabalik

Guaixe 2016ko urr. 19a, 15:28

Azaroaren 13ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Guztira 36 sortzaileren lanak daude ikusgai Arte Bideren erakusketa kolektiboan. Ostiralean zabaldu zituen ateak V. Altsasuko Arte Azokak. Jende asko elkartu zen mustutzean eta igandean ere ugari izan zen erakustokitik pasa zena. Musika izan zuten horretarako, musika eskolako gitarra zortzikote baten eskutik. Erakusketa bisitatzen duenak beste musika bat entzuteko aukera izanen du, Jurgi Oraak propio sortutakoa. Hura entzunez argazkiez, pinturaz, bideoaz, eskulturaz edota instalazioaz gozatzeko aukera izanen da.

244
Zenbaki hori da Arte Bidekoen zozketan saritutakoa.

Erlazionatuak

Bost urte Arte Bidean

Guaixe 2016 urr 14 Altsasu