Rio Lobos arroilan ibiltzeko aukera

Guaixe 2016ko urr. 20a, 10:50

Soria eta Burgos arteko paraje zoragarrian 36,5 km-ko BTT ibilbidea antolatu du Mank-ek urriaren 30erako

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Barranka Txirrindulari Taldearen laguntzarekin, BTT irteera antolatu du urriaren 30erako. Soria eta Burgosen artean dagoen Rio Lobos arroilean 36,5 kilometroko bizikleta ibilaldia ederra egitea da egiten duten proposamena. Zailtasunari dagokionez, ibilbidea ertain-erraza da. Ibilbidea egin ondoren bertan bazkaltzera geldituko dira izena ematen dutenek.

Urriaren 26rako eman behar da izena
Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Altsasuko autobus geltokitik (gau horretan ordu aldaketa da eta adi egoteko deia egin du antolakuntzak). Izena ematea zabalik dago, urriaren 26ra arte, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus) edo 686 457 048 telefonoan. 10 euro ordaindu behar dira Laboral Kutxako 3035 0116 93 1160003328 kontu zenbakian.