Pentsio duin eta publikoen alde azokan

Guaixe 2016ko urr. 20a, 12:17

Sasoia, Nafarroako jubilatuen elkarteko kideak “denendako pentsio eta soldata duinak” aldarrikatu zituzten Altsasuko azokan atzo. Azaldu dutenez, “banketxeak eta gobernua bera aspaldi ari dira pentsioen desagerpena iragartzen. Kudeaketa penagarria egin dutenek pentsioak ordaintzeko dirurik ez dagoela esaten ari zaizkigu aspalditik”. Sasoiako kideek pentsioak estatuko aurrekontuetatik zergatik ez ordaindu galdetu dute. “Pentsio publikoen kutxa husten ari dira zor publikoa ordaintzeko edo banketxeak eta enpresa batzuk laguntzeko”.