Erregio-etxeei harrera

Guaixe 2016ko urr. 20a, 12:36

Nafarroako Erregio-Etxeen Federazioak 28. kultur astea ospatu zuen joan den astean. Urtero moduan Nafarroako Gobernuak harrera egin zien. Ana Ollo kontseilariak erregio-etxeek foru erkidegoa kulturalki eta ekonomikoki aberasteko duten papera eskertu eta aitortu zuen; lana, balioak eta ohituren ekarpena egiten dutelako. Aurtengo kultur astea Kantabriari eskainia zegoenez, hango kontseilari bat izan zen harreran eta harekin batera Nafarroako erregio-etxeetako ordezkariak, Altsasuko La Encina Extremadurako kultur elkarteko kideak barne.