Iñigo Aritza Pilota Txapelketa hasi da

Guaixe 2016ko urr. 27a, 11:24

Igandean jokatu zen lehen jardunaldia. Asteburuan atsedenaldia egingo dute, zubia dela eta, eta azaoaren 6an jokatuko da bigarren jardunaldia

Euskal pilota sustatzea. Helburu horrekin antolatzen du Iñigo Aritza ikastolak Iñigo Aritza Pilota Txapelketa. Igandean hasi zen txapelketa eta lehen jardunaldia hartu zuen  Iñigo Aritza ikastolako frontoiak. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara bitartean, makina bat partida jokatu ziren.

Zubia denez, igandean ez da jardunaldirik jokatuko. Txapelketako bigarren jardunaldia azaroaren 6an jokatuko da.  

Lehen jardunaldiko emaitzak
LH3
A taldea: 
Alejandro Lopez 18 / Beñat Andueza 0
B taldea: 
Aiora Agirretxe 1 / Mikel Arrizabalaga 18
C taldea: 
Aser Navarro 3 / Eñaut Gastesi 18

LH4
A taldea: 
Aimar Igoa 18 / Haizea San Roman 5
Oier Carabias 18 / Ekia Andueza 1
B taldea:
Uxue Anguiano 4 / Xabier Olaiz 18

LH5
A taldea:
Oier Mitxelena 18 / Jon Aierbe 15
Asier Astiz / Alain Mendia (atzeratuta)
B taldea:
Peru Urteaga 18 / Kepa Amillano 12
Oihan Gartzia 14 / Patxi Azpeitia 18

LH6
A taldea:
Iger Agudelo 18 / Aimar Bengoetxea 5
B taldea:
Joseba Ortigosa 18 / Aimar Gracia 6

DBH1
A taldea:
Gorka Ruiz 18 / Olatz Galartza 5
B taldea:
Araitz San Roman 18 / Amaiur Zubiria 7
C taldea:
Aimar Lezea 4 / Lander Peral 18
D taldea:
Jon Navarro 18 / Iker Saturio 4

DBH2
A taldea:
Angel Bergara 18 / Ekhi Olabide 8
B taldea:
Aitor Ovejero 11 / Oier Gastesi 18