Gatazkei buruzko tailerra

Guaixe 2016ko urr. 27a, 18:33

Altsasuko Udalaren Gazteria Zerbitzuak gatazken erabakia tailerra antolatu du. Ikastaroa Intxostiapunta gazte gunean izanen da azaroaren 5ean eta 12an, larunbatak, 9:00etatik 14:00etara. 16 eta 30  urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ikastaroa. Izena eman nahi duenak gazte gunean edo 948 564 785 telefonora dei eginez egin dezake.