Aierraren arrasto sakona

Guaixe 2016ko urr. 27a, 18:39

Rafa Blanco, MArino Aierra eta Iosu Imaz. Argazkiak: Nerea Mazkiaran.

Altsasuarren artean hala dela nabarmen gelditu zen ostiralean, Marino Aierraren alaba Teresak emandako hitzaldian. Iortia kultur guneko areto nagusia txiki gelditu zen. Aierrak Argentinan bizitakoaz hainbat argibide eman zituen Teresak. Galde-erantzunen tartea ere izan zen. Katarkikotik eta hunkigarritik asko izan zuen hitzorduak. Teresa emozioetan gora egin zuen ikusirik aitak Altsasun utzi zuen itzal handia, hamarkadetan itzali ez dena. Hitzaldia Enrike Zelaiaren doinura abestutako Erkudengo Ama kantua abestuz despeditu zen.