Eraikin eta puntu garrantzitsuendako seinaleztapena

Guaixe 2016ko urr. 28a, 13:06

Gurasoen begiradapena haurrak Baratzeko bide parke berrian jolasten.

Altsasuko Udalak herriko seinaleztapena hobetzeko erabakia hartu zuen herenegun. Horretara 24.054,8 euro bideratuko ditu. 19 seinale euskarri erosiko ditu. Haietako 10 euskarrik 3 eta 6 seinale hartzeko gaitasuna dute. Gainontzeko 9ak, berriz, seinale bakarra edo birako oinarriak dira. Guztira 61 seinale jarriko dira, herriko eraikin eta puntu garrantzitsuak non dauden erakusten dutenak. Udalak erabakia enpresa batek 2008an egindako ikerketa batean oinarritu du.

Herenegungo bilkuran, bestalde, Altsasuko Udalak erabaki zuen Musika eta Dantza Udal Eskolako matrikula erabiltzaileen errentaren arabera ordaintzea. Gizarte Zerbitzuek txosten bidez eskatzailearen ekonomia egoera eskasa dela ziurtatuz gero matrikulaez ordaintzeko aukera ere izanen da, beti ere, gutxienez sei hilabetez Altsasun erroldatuta badago. Bestalde, joan den asteaz geroztik haur altsasuarrak jolas parke berriez gozatzen ari dira Otain eta Baratzeko bide plazan.