Aralarren meza kantatua

Guaixe 2016ko urr. 28a, 14:14

Aralarko monasterioko igandeko meza nagusian, 12:30ean, Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzaren parte hartzea izanen du. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak sakandarrak elizkizun eder  horretan parte hartzera gonbidatu ditu. Jakinarazi duenez, meza Mikel Gurea kantuarekin despedituko du abesbatza. Altsasuko koruak, hala ere, elizkizuna baino ordu erdi lehenago, monasterioan bertan kontzertua eskainiko du. Aralarren ohikoa bihurtu da Erkudengo Ama abesbatzaren lastaila akaberako kontzertua.