Itxialdia Pepe Viyuelarekin

Guaixe 2016ko urr. 28a, 12:16

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Pertsonaiak eszena tokian harrapatuta gelditu izanaren esperientzia du. Ez daki non sartu den. Pertsonaia engainatu dute, bidea hori dela esan diote eta horregatik sartu da eta, bat-batean, begira dituen eta zerbait eskatzen ari omen zaizkion ikusleak topatu ditu aurrez aurre. Bera ez da antzeztera etorri, baina halabeharrez antzeztu beharko du. Ikusle horien begiradek sortzen dioten izua dela-eta alde egin nahi du, irteera bilatu. Bat bakarra dago, baina bada “norbait ikusezina, hori galarazten diona eta eszena tokian gelditzera eta begiratzeari uzten ez dioten begi horiei aurre egitera behartzen duena. Abiapuntu hori du Pepe Viyuela komiko ospetsua protagonista duen Encerrona ikuskizunak.

Arriskuaren aurrean bakarrik, estutasunetik ateratzen saiatzeko erabiliko dituen egunerokotasuneko objektu batzuk izanen ditu bidelagun bakarrak: gitarra, aulkia, jaka, egunkaria eta eskailera. Clownaren erroetara bidaia eskaintzen du bere maisuetako batek. Objektuekin jolas eginez eta zenbait emozio azaleratuz, bizitzaz eta batzuetan jokatu beharrean gauden pertsonaiez ariko zaigu Viyuela.