Puntu garrantzitsua ekarri zuen Altsasuk Lekunberritik

Guaixe 2016ko urr. 31a, 15:37

Erregional maila. 6. jardunaldia: Beti Kozkor 2 – Altsasu 2

Partida bikaina jokatu zen igandean Lekunberrin. Beti Kozkor izan zen markagailuan aurreratu zena. Partidaren lehen zatia dominatu zuten Lekunberrikoek. Bigarren zatian Beti Kozkorrek jarraitu zuen dominatzen eta bigarren gola sartu zuten berehala. Baina Altsasuk ez zuen etsi eta Javierrek sartutako bi golei esker, bina berdintzea eta puntu garrantzitsua ekartzea lortu zuten.

San Jorge da erregionaleko liderra (16 puntu). Altsasu zazpigarrena da (6 puntu). Asteburuan Altsasuk San Jorge liderraren kontra jokatuko du Dantzalekun.