Salazar Artekon

Guaixe 2016ko aza. 2a, 19:13

Donostiako Arteko galeriak bi hamarkada bete ditu. 1996an martxan jarri zenetik Donostia hiriari eskainitako hainbat erakusketa eskaini ditu. Hiria hainbat arte ikuspuntutik erakutsi izan du halakoetan. Lastailaren 14tik beste halako erakusketa bat dago ikusgai Artekon: Donostiaren 2016 ikuspegi. 18 artisten lanak, batzuk aurretik erakutsiak, berriak besteak. Eta haien artean Dora Salazarren lanak daude. Sortzaile altsasuarrak Donostiako argazkien gainean hainbat teknika erabiliz sortutako irudiak dira ikusgai daudenak, ilbeltzaren 6ra arte.