Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Barranka Txirrindulari Taldearen laguntzarekin, igandean BTT irteera antolatu zuten Soria eta Burgosen artean dagoen Rio Lobos arroilera. 36,5 km-ko bizikleta ibilbidea izan zen, paraje zoragarrian. Parte-hartzea oso polita izan zen baina, tamalez, txirrindulari batek erorikoa izan zuen eta hanka hautsia zuela, hospitalera eraman zuten.