Puntu banaketa Dantzalekun

Guaixe 2016ko aza. 7a, 11:28

Erregional maila. 7. jardunaldia: Altsasu 1 – San Jorge 1

Altsasuk San Jorgeren kontra partida ona jokatu zuen larunbatean Dantzalekun. Eta lan horren fruitua iritsi zen, atsedenaldira joan baino lehen Josebak Altsasuren aldeko gola sartu zuelako. Bigarren zatian joera berberak jarraitu zuen, baina azken minututan San Jorge Altsasuren atera iristen saiatu zen. Altsasuk hiruzpalau aukera garbi izan zituen gola egiteko, baina ez zuen asmatu. Eta partida garaipenarekin bukatu behar zela zirudienean, 90.minutuan, San Jorgeren gola iritsi zen. Eta puntu banaketarekin konformatu behar izan zuten altsasuarrek.

San Jorge da, hain zuzen ere, erregional mailako liderra (17 puntu). Altsasu zortzigarrena da (7 puntu). Asteburuan sailkapenean bederatzigarrena den Salesianosen kontra ariko da Altsasu.