Parlamentuko Mahaia eta Bozeramaileen Batzordea Altsasun bilduko da

Guaixe 2016ko aza. 7a, 13:15

Azaroaren 21ean, astelehenean, 10:00etan izanen da.

Nafarroako Parlamentuko Mahaia eta Bozeramaileen Batzordea astelehenero elkartzen da. Gaurko bileran erabaki du bi aste barruko bilera, hilaren 21ekoa, Altsasun egitea. Ziurrenik udaletxean. Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak asteleheneko bileretan asteko parlamentuko jarduna erabakitzen du eta bozeramaileek gaurkotasunezko gaien balorazioa egiten dute. Parlamentuaren Iruñeko egoitza utzi eta Nafarroako herrietan barna bilerak eginez, erakundea nafarrei gerturatu nahi diete. Parlamentuko mahaiko lehen lehendakariorde den Unai Hualde Iglesias parlamentari altsasuarrak sorlekuan eginen du bilera.

Mahaiak aurretik Erriberrin (2015-11-25), Oibarren (2016-03-14) eta Andosillan (2016-06-06) egin ditu halako bilerak. Haietan parlamentariek herriko alkateekin eta zinegotziekin bildu dira eta tokiko premien berri eman diete.