Aldasoro harategia Azpeitian saritua

Guaixe 2016ko aza. 9a, 11:41

Azpeitian jokatu zen Euskal Herriko txorizo egosi lehiaketan 3. sariarekin etorri zen Aldasoro harategia lastailaren 29an. 30 parte-hartzaileren artean epaimahaiak Juanjo Aldasorok eta Mª Jose Galanek egindako txorizoa estimatu zuten eta hortik saria. Bikoteak ilusio handiz jaso du saria. Pako anaiak animatuta duela gutxi hasi zen Altsasuko Aldasoro harategia lehiaketetan parte hartzen eta baditu sari batzuk: Ordizian jokatzen den 2009ko Euskadiko txistorra lehiaketako txapela eta bitan finalista izatearen diploma. Aitortzak urte askotako lanaren fruitua dira.

Juanjo 16 urterekin hasi zen familia negozioan lanean eta 36 urte dira bikotearekin batera kudeatzen duena. Herriarekin lotura handia, elkartegintzan sinesten du Aldasoro harategiak eta, horregatik, betidanik Altsasuko Dendarien Elkarteko kide da. Establezimendu txikietan sinesten dute, horregatik, etxeko produktuak eta bertako jakiak lantzen dituzte.