Sortuk Zohardia ponentzia aurkeztuko du

Guaixe 2016ko aza. 15a, 10:05

Etzi, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Sortu alderdia birfundazio prozesu betean dago. Azaroa eta ilbeltza artean aurkeztutako Zohardia ponentzia eztabaidatu, bozkatu eta emendakinak egiteko aukera izanen da. Lantaldeko kideen eta ponentziaren aurkezpenean Gotzon Elizburu (lan talde nazionalerako komunikazio arduradun bezala proposatua), Bittor Rubio (Nafarroarako Ekintza Politikorako proposatua) eta Aitziber Campionen eskutik (Nafarroako Herrigintzarako proposatua) izanen dira. Sorturen prozesuari buruzko berri zuzena emanen dute eta eduki edo metodologiaren inguruan sortzen diren galderak erantzunen dituzte. Etzi prozesuan parte hartu nahi dutenek kreditatzeko aukera izanen dute,  bi ordenagailu jarriko dira horretarako.

Sortuk prozesua ilbeltzaren 21ean eginen den kongresuarekin despedituko du. Horrekin batera alderdiak nazio zuzendaritza eta herrialdekoa aukeratzeko prozesua zabaldu du, bi epetan eginen dena. Hilaren 26ra arte nazio zuzendaritzarako aurkeztutako 9 pertsonen eta Nafarroako 4en oinarrizko lantaldeak bozkatuko dituzte (alde, kontra edo txuri). Ilbeltzean, berriz, zerrenda irekien bitartez nazio zuzendaritzako beste 21 kide aukeratuko dituzte. Proposamenak egiteko epa hilaren 27tik abenduaren 10era izanen da. Herrialdeko zuzendaritzako gainontzeko kideak ere sistema beraren bidez aukeratuko dituzte, kongresuaren ondoren.