Gozamenez bideo-foruma

Guaixe 2016ko aza. 11a, 11:43

Gaur, 22:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Gazteen artean sexualitateari buruzko ikuspegi positiboa, adeitsua, plurala eta aberasgarria eman asmo du Gozamenez programak. 15 urte bete ditu Sakanan martxan dela eta udazkeneko egitarauaren barruan gaurko zine-foruma antolatu da programaren barruan. Mi gran amor de verano filma ikusi ondoren hari buruzko iritzi trukaketa izanen da Bel Pozueta sexologoak bideratuta.